Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2021eko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
561

IRAGARKIA, 2021eko urtarrilaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita dirulaguntza ukatzeko ebazpen bat (Kulturako profesionalei laguntzeko deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena eman zuen 2020ko azaroaren 23an, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren ondorioz baliogabetuta edo etenda geratu diren jarduerak egiten dituzten kultura-profesionalentzako laguntzen deialdiaren babesean. Ebazpen hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2020ko apirilaren 30eko saioan (2020-05-11ko EHAA).

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta jakitera ematen honek amaitu egiten duela administrazio-bidea eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango duela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Xede horretarako, laguntza ukatzen duen ebazpenaren testu osoa Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz) eskuragarri dela jakinarazten da.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 5a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendaria,

MARíA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala