Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2021eko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
559

IRAGARKIA, ibilgailuak dauden lekutik eramateko errekerimenduak jakinarazten dituena.

Errekerimendu horiek aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Errekerimenduekin batera beste ohartarazpen hauek ere egiten dira:

Lehenengoa.– Zerrendako ibilgailuak ibilgetu edo bide publikotik kendu zirenetik bi hilabete baino gehiago igaro direnez eta tarte horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, ibilgailuak dauden lekutik eraman behar dituzue hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Trafikoari, Ibilgailu motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106. artikuluaren 1. apartatuko a) paragrafoan eta atal horretako azken tartekian ere (testu bategina urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).

Bigarrena.– Jakinarazten dizuegu Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ibilgailua eraman aurretik, ibilgailua kentzeagatik eta beste leku batean gordetzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko eska dakizuekeela.

Hirugarrena.– Adierazitako epean ibilgailuak eraman ezean, Tratamendurako Zentro Baimendu batera eramango dira ibilgailuak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106.1 artikuluaren azken tartekian xedatutakoaren arabera.

Hori guztia argitaratzen da eranskinean aipatutako interesatuek jakin dezaten, jakinarazpenaren balioa baitu.

Jakinarazpen honek Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du indarra.

Donostia, 2021eko urtarrilaren 14a.

Gipuzkoako Trafikoko lurralde-bulegoaren arduraduna,

XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala