Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2021eko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
547

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 30eko Aginduko laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalei zuzendutako 2020ko ekitaldiko laguntzetarako.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 30eko Aginduak 2020ko ekitaldirako dirulaguntzak iragarri zituen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzat, euskal nekazaritza-sektorearekin zerikusia duten gaietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren gizarte-solaskide gisa egindako lana dela-eta.

Agindu horretako zazpigarren erabakiak ezarritakoa betetzeko, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. apartatuko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorrita (dekretu horren bidez onetsi zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 30eko Aginduak araututako laguntzen onuradunak diren erakunde profesionalen zerrenda argitaratzea (eranskina), guztiak jakinaren gainean egon daitezen. Agindu horrekin deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalei zuzendutako 2020ko ekitaldiko laguntzetarako.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 4a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala