Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2021eko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

MUSKIZKO UDALA
544

IRAGARKIA, 2021eko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Alkate jaunak, 2021eko urtarrilaren 20an, honako dekretu hau eman du:

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluak eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22. artikuluak ezartzen dutenez, giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, lan-eskaintza publikoa egin behar da. Hortaz, plantillan izandako aldaketak ikusita, udal-arloetako arduradunek planteatutako langile-beharrak aztertuta, eta negoziazio kolektiboaren ondoren, eta

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuta, honako dekretu hau ematen dut:

DEKRETU:

Lehenengoa.– Muskizko Udalaren 2021eko Lan Eskaintza Publikoa onestea, dekretu honen eranskinean jasotako baldintzen arabera. Lan Eskaintza Publikoa bat dator 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen 19. artikuluan adierazitako irizpideekin, langile berriak sartzeari dagokionez.

Bigarrena.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen hizkuntza-normalizazioari buruzko V. tituluan eta Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duen apirilaren 15eko 86/97 Dekretuan xedatutakoa betetzeko, eta bat etorriz Eusko Jaurlaritzako organo eskudunek bere garaian egindako txostenekin, Lan Eskaintza Publikoan aurreikusitako plazei dagokien hizkuntza-eskakizunak eranskinean zehaztutakoak izango dira. Derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna atxikirik dituzten plazak (dagokion deialdian zehaztuko da) eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da eskakizuna betetzea, eta oinarrietan zehaztutako moduan egiaztatuko da.

Hirugarrena.– Dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Muskiz, 2021eko urtarrilaren 21a.

Alkatea,

Borja Liaño Abarrategi.

ERANSKINA
SARBIDE LIBREKO SISTEMA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala