Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2021eko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
542

4/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez M.ª Teresa Martínez de Albeniz Zabaleta andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendariorde mediko izendatu den izendapen askeko sistema bidez.

1275/2020 Ebazpenaren bidez onartu zen Osakidetzako Donostialdeko ESIan zuzendariorde Mediko lanpostua izendapen askeko sistema bidez betetzeko deialdia.

Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta M.ª Teresa Martínez de Albeniz Zabaleta andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, izendapen aske bidez, Zuzendariorde Mediko Osakidetzako Donostialdeko ESIan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat eginez, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Teresa Martínez de Albeniz Zabaleta andrea izendatzea zuzendariorde mediko Osakidetzako Donostialdeko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko urtarrilaren 4tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistema bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari Ebazpen honen ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako,hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko urtarrilaren 7a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala