Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2021eko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
538

AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 26koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailbururuarena, Lan eta Enplegu Saileko behin-behineko lanpostu bat uztea ebazten duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz, kargu-uztea formalizatu, eta, beraz, honako hau:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– María Concepción Arechaga Iturregui andrea Komunikazioetako aholkulariaren lanpostutik kentzea (kodea: 5223; dotazioa: 11), eta eskerrak ematea egindako lanarengatik.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2021eko urtarrilaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak, eta urtarrilaren 29a izango da zerbitzuak emateko azken eguna.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organo honi berari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 26a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala