Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2021eko urtarrilaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
463

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 18koa, HABEko zuzendariarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2020-2021 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.

2020ko irailaren 29ko EHAAn argitaratu zen euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2020-2021 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen deialdia egiten duen HABEko zuzendariaren 2020ko irailaren 16ko Ebazpena.

Aipatutako ebazpenaren 7.4 oinarriak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEko zuzendariaren 2020ko irailaren 16ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2021eko urtarrilaren 18a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala