Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2021eko urtarrilaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
462

AGINDUA, 2020ko abenduaren 23koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundacion Ikerbasque / Ikerbasque Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea, eta honako hauek hartu dira kontuan:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2020ko ekainaren 2an jaso zen, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundacion Ikerbasque / Ikerbasque Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa inskribatzeko eskabidea. Fundazioaren Patronatuak 2020ko apirilaren 21ean erabaki zituen aldaketa horiek, eta eskritura publikoa egiletsi zen Miguel Llorente Gonzalvo Bilboko notario jaunaren aurrean, 2020ko ekainaren 1ean (protokolo-zenbakia: 621). Espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion eskabideari.

Bigarrena.– Dokumentazio horretan, fundazioaren estatutuen aldaketa daude adierazita, eta publiko egiten da 5. artikuluan, fundazioaren egoitza sozialari buruzkoan, egindako aldaketa. Egoitza soziala ondorengoa izango da aurrerantzean: Euskadi plaza 5, 19. solairua, Bilbao.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek espedientea aztertu, eta erabaki-proposamena egin dute. Horretarako, hauek hartu dituzte kontuan:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Aipatu diren eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) Fundacion Ikerbasque / Ikerbasque Fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren, egoitza sozialari buruzkoaren, aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, 2020ko ekainaren 1ean Miguel Llorente Gonzalvo Bilboko notario jaunaren aurrean egiletsi zen eskritura publikoan gauzatutako mooduan (protokolo-zenbakia: 621).

Aldaketa horren ondorioz, fundazioaren egoitza soziala ondorengoa izango da aurrerantzean: Euskadi plaza 5, 19. solairua, Bilbao.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 23a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala