Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2021eko urtarrilaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
455

2123/2020 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Luis Socias Amezua jauna aldi baterako izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Buru (Errehabilitazio traumatologikoa), lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

1937/2019, azaroaren 29ko Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Buruaren (Errehabilitazio traumatologikoa) lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.

Balorazio Batzordea aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Luis Socías Amezua jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Buru (Errehabilitazio traumatologikoa).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Luis Socias Amezua jauna Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Buru (Errehabilitazio traumatologikoa) izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterakoa izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2021eko urtarrilaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Barakaldo, 2020ko abenduaren 29a.

Lanpostua hutsagatik, zuzendari gerentearen urtarrilaren 1eko 3/2015 Ebazpen bidez.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari medikoa,

EDURNE OMAETXEBARRIA LEGARRA.


Azterketa dokumentala