Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2021eko urtarrilaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
451

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 21ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patata ekoizteari buruzko abenduaren 3ko 177/2018 Dekretuaren I. eranskina aldatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patata ekoizteari buruzko abenduaren 3ko 177/2018 Dekretuaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patataren ekoizpenari buruzko araudia garatzea eta osatzea, labore hori zaintzeko eta haren kalitatea eta osasuna handitzeko.

Abenduaren 3ko 177/2018 Dekretuaren 3. artikuluan, hazitarako patata ekoitziko duten herrien kategoria ezartzen da, eta herri horiek bi taldetan zatitzen dira: lehentasunezkoak eta lehentasun mugatukoak.

Era berean, Dekretuak 5. artikuluan ezartzen du nekazaritzan eskumena duen zuzendaritzak ebazpena emango duela, eta urtero argitaratuko dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horretan, hurrengo kanpainan hazitarako patata ekoitziko duten herrien zerrenda jasoko da. Ebazpenak lehentasun mugatuko udalerrien zerrenda zehaztuko du, eta ez da beharrezkoa izango zerrenda hori argitaratzea, aurreko zerrendan jasotakoa aldatzen ez bada.

Abenduaren 3ko 177/2018 Dekretuaren I. eranskinean dago zerrenda hori. Horren inguruan aldaketak egin direnez, aipatutako I. eranskina aldatu behar da ebazpen honen bidez.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patata ekoizteari buruzko abenduaren 3ko 177/2018 Dekretuaren I. eranskina aldatzea, eta, horren ordez, ondoren erantsi den eranskina jartzea. Eranskin horrek hazitarako patata ekoizten duten herrien zerrenda berria jasotzen du, lehentasun mugatuko herriak berariaz aipatuta.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epean, berau argitaratu eta biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 21a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala