Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2021eko urtarrilaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
399

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, 20-SE-A-2020-89 irekitako zehapen-espedientea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde ordezkariaren 2020ko irailaren 16ko Ebazpena jakinarazteko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira iragarki honen euskarazko bertsioan: Iragarkia, 20-SE-A-2020-89 irekitako zehapen-espedientea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde ordezkariaren 2020ko irailaren 16ko Ebazpena jakinarazteko dena. Iragarki hori 2020ko abenduaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (247. zk.) argitaratu zen, eta 2020ko abenduaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofizialaren ediktu-taula bakarrean (326. zk.) (ID: N2000791965). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

EHAAko laburpenean [Laburpena 2020/247 (4/4)] eta iragarkiaren izenburuan, EHAAn eta BOEn,

honela dio:

«IRAGARKIA, 20-SE-A-2020-89 irekitako zehapen-espedientea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Lurralde ordezkariaren 2020ko irailaren 16ko Ebazpena jakinarazteko dena.».

Baina honela behar du:

«IRAGARKIA, 20-SE-A-2019-89 irekitako zehapen-espedientea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2020ko irailaren 16ko Ebazpena jakinarazteko dena.».

Halaber, iragarkiaren eranskineko taulan jasotako «Erreferentzia» zutabean, EHAAn eta BOEn,

honela dio:

«20-SE-A-2020-89».

Baina honela behar du:

«20-SE-A-2019-89».


Azterketa dokumentala