Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2021eko urtarrilaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
384

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 2koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira dirulaguntza izango duten jardueren zerrenda eta dirulaguntza ukatu zaien eskaeren zerrenda; dirulaguntzak Gizarte arloko esku-hartzerako ezagutzaren kudeaketarako jardueretarako dira, eta laguntza-eskaerak Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Aginduaren babespean aurkeztu dira.

Agindu horretan egin da 2020ko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusita dagoena.

Dekretu horren 15.artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 13.artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, Gizarte zerbitzuen zuzendariari dagokio balorazio-batzordeak egindako proposamenak aztertzea eta, horren ostean, dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenak ematea eta EHAAn argitara daitezela agintzea.

Ebazpena jakinarazi ondoren, EHAAn eman behar da argitara.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea, denek jakin dezaten, zer laguntza eman den (I. eranskina) eta zer eskaera ukatu den (II. eranskina), Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Aginduaren bidez egindako deialdiko dirulaguntzei dagokienez, esku-hartze sozialari buruzko jakintza kudeatzeko dirulaguntzen lerroan. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako 2020. urterako deialdia egiten da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 2a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala