Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2021eko urtarrilaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
381

80/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez José Luis Sabas Olabarria jauna Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerente lanpostutik kentzen duten.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 23ko 1126/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko abuztuaren 31ko EHAAko 166 zk.), Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerente izendatu zuten José Luis Sabas Olabarria jauna.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– José Luis Sabas Olabarria jauna Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerente lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko urtarrilaren 20ko lanaldia bukatzean izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Santa Marina Ospitaleko Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala