Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2021eko urtarrilaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
380

ERABAKIA, 2020ko abenduaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluarena, 2021eko ekitaldian zehar zerbitzu sanitarioengatik eta irakaskuntzako zerbitzuengatik ordaindu beharra duten hirugarrenei kobratuko zaizkien tarifak onartzen dituena.

Gaur egun, Ente Publikoaren zerbitzu-erakundeetarako aplikazio-tarifak daude, Entearen zerbitzu-erakunde ezberdinetan eskaintzen diren zerbitzu sanitarioak eta irakaskuntzakoak hirugarrenei fakturatzea posible egiten dutenak eta 2021. ekitaldian horien aplikazioa zein izango den zehaztu behar da.

Ildo horretatik, gogoratu behar da Osakidetza Ente Publikoaren estatutu sozialetan eskumen-multzoa ematen zaiola Erakunde Zentralari (azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua); horien artean, irizpide orokorrak zehazteko gaitasuna eta prezioen politika proposatzekoa (12. artikulua, 4.e idatz-zatia).

Horregatik, Osakidetza Ente Publikoaren zuzendari nagusiak aurkeztutako tarifa-proposamena ikusita, eta Administrazio Kontseilu honek dituen eskumenak erabilita (Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 22. artikuluko 1 eta 2. puntuak), hau hartu da:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Osakidetza Ente Publikoan 2021. Ekitaldian zehar aplikatuko diren zenbatekoak onartzea, zerbitzuak ordaindu behar dituzten hirugarrei zerbitzuak eskaintzearenak, Erabaki honetan ezartzen diren kontzeptu ezberdinetarako lerroekin bat etorriz.

Erabakia eragingarria eta jendearentzat jakina izan dadin, betekizun bakarra dago: tarifa-liburua argitaratu behar da eta ordaindu beharra dutenentzat eskuragarri jarri.

Bigarrena.– Honako hauek izango dute tarifak ordaindu beharra: irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretuaren IX. eranskinean zehaztutako egoeretarik edozeinetan dauden pertsona fisiko zein juridiko guztiek (1030/2006 Errege Dekretua, Osasun Sistema Nazionaleko ohiko zerbitzuen zorroa eta berau eguneratzeko prozedura ezarri zuena); kontuan hartu behar da emandako zerbitzua fakturatutakoan sorraraziko direla zenbatekoak.

Tarifa horiek aplikagarriak izango dira ere Espainian bizi ez diren eta EUko herrialdeetan; hau da, Europa eta Suitzako Eremu Ekonomikoan, bizi diren aseguratuentzat edo onuradunentzat. Eta baita Espainiak Gizarte Segurantzako arloan alde biko hitzarmenak dituen herrialdeetako aseguratuentzat edo onuradunentzat ere.

Hirugarrena.– Ente publikoaren zuzendari nagusiaren eginkizuna izango da egin beharreko jardun guztiak egitea, hauek betetzerarren: aurkeztutako egituraren osagarri gisa, prestazio berriak sartu behar ditu zerbitzu-zorroan, eta medikuntzan eta kirurgian fakturazio berezia izan dezaketen prozedura berriak zein diren jakinarazi behar du, prozedura horien osagaiak eta zatiak zehaztuta, eta horiek dakartzaten gastuak xehekatuta; prozedura horietatik kanpo dauden diagnosi eta tratamenduko aparteko probak zein diren ere zehaztu behar du.

Laugarrena.– Ente Publikoari baimena ematen zaio bestelako hirugarren batzuekin hitzarmenak edo akordio partikularrak egin ditzan, Erabaki honetan jasotako zerbitzuak emateko. Prezio-baldintza onuragarriagoak ezarri ahal izango dira ondorengo baldintzen arabera:

a) Beharrezkoa da Osasun Sailaren eskaera guztiak bete ondoren bestelako zerbitzuak eskaintzeko modua egotea.

b) Sistema publikoarekiko elkartasun-printzipioa errespetatu behar da, sistemarekin zerikusirik ez dutenei ematen zaizkien zerbitzuak diru publikoarekin ez ordaintzeko.

c) Ente Publikoak jardun horretan duen interesa justifikatzea, irizpide objektiboak erabilita.

– Bezeroen berariazko ezaugarriak (instituzio publikoak, gizarte-erakundeak, irabazi-asmorik gabeko elkarteak).

– Ekoiztu beharrekoaz gain, gehiagotarako gaitasuna ematen duten aparteko egoerak.

– Negozioaren bolumena.

Puntu honetan adierazitako hitzarmenak edo berariazko erabakiak, betiere, aipatu puntuak aztertzen dituen justifikatze-memoriarekin batera proposatuko dira eta zuzendari nagusiak sinatu beharko ditu, baldin eta ente publikoaren erakundeak zerbitzu-erakunde batekin baino gehiagorekin lotzen baditu.

Hitzarmena edo berariazko erabakia, dakarren lotura esklusiboa denean, dagokion erakundeak berak sinatuko du; dena dela, Entitate Publikoaren erakunde zentralak baimena eman behar du aldez aurretik, estrategia-planarekiko koherentzia eta egokitasuna lortzeko beharrezko diren baldintzak bermatuta egon daitezen. Zuzendari nagusiak eman beharreko jarraibideak eman ditzake, erabaki hau eragingarria izan dadin.

Erabaki hau argitaratzen den egunetik aurrera, indarrean dauden hitzarmenetan ezarritako kopuruak eguneratu eta egokitu egingo dira -behar izanez gero-, hemen ezarritako zenbatekoen arabera; dena dela, prezio-baldintza hobeak ere jar litezke, baina puntu honetan gorago xedatutakoa betez gero.

Bosgarrena.– Ente Publikoaren zuzendari nagusiari baimena ematen zaio talde jakin eta zehatz batzuen inguruan hitzarmen sina ditzan; horrelakoetan, dena delako taldeko pertsona edo onuradun bakoitzeko hilero/urtero hainbesteko kopuru jakin bat kobratuta emango da asistentzia sanitarioa.

Baimen horretatik kanpo gelditzen dira Osasun Sistema Nazionaleko kohesio eta kalitateko maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 3.5 artikuluan aurreikusitako asistentzia sanitarioa emateko hitzarmen bereziak.

Seigarrena.– Ente publikoaren zuzendari nagusiari baimena ematen zaio, erabaki honetan zehaztu gabe geratu diren egoeretarako, arrazoitutako ebazpen bidez, behin-behineko tarifak ezar ditzan, betiere, baliabideak hobeto erabiltzeko eta kudeatzeko abagune egokia bada edo egoera estrukturalak hala eskatzen badu; tarifa horiek Administrazio Kontseiluak ere begiratu behar ditu, eta, bi hilabeteko epean gehienez ere, berretsi.

Zazpigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Erabakia argitaratzen den egunetik aurrera, Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu sanitarioetako erakunde guztietan interesdunen eskura jarri behar da entitate publikoaren tarifa-liburua –osasun–zerbitzuak hartzeagatik ordaindu beharra duten hirugarrenei eskatu behar zaizkien tarifena, alegia–. Aplikatzekoak diren zenbatekoen arabera egongo da eguneratuta.

Azkenik, web orri honetan argitaratuko dira:

http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckproc06/eu/contenidos/informacion/libro_tarifas/eu_libro/tarifas.html

Vitoria-Gasteizen, 2020ko abenduaren 18an.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluko presidentea,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala