Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2021eko urtarrilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
344

1522/2020 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten den.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendaria lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta Osakidetza Ente Publikoko erakunde sanitario integratuen uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Nagusi honek, honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

Lehenengoa.– Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendaria lanpostua Osakidetzako zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionarioek, estatutupekoek edo lan-kontratudunek) eska dezakete, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioek eta horko erakunde autonomoetako funtzionarioek ere. Honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

– Unibertsitateko titulazioa edukitzea.

– Administrazio eta kudeaketa-lanetan eskarmentua edukitzea.

Bigarrena.– Interesdunek Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzan aurkeztuko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honako hau adieraziko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Esperientzia eta/edo prestakuntza osasun-kudeaketan.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Hautagaiek eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea Osakidetzako CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta badaude, betiere izangaiak eskabidean horrela dela adierazi baldin badu.

Laugarrena.– Deialdi hau Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala