Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2021eko urtarrilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
343

105/2020 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuan sukaldeburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Arabako Errioxako ESIan, sukaldeko burua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarrien arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko eskakizunak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute eskakizun hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea dagokion C3 lanbide-taldean.

b) Sukaldaritzako goi-mailako teknikari-titulua izatea.

c) Gutxienez 3 urteko lan-esperientzia izatea C3 lanbide-taldean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

a) Sukaldeburu gisa esperientzia izatea.

b) Pertsona-taldeen kudeaketan esperientzia izatea.

c) Sukalde-zerbitzuaren ekipamendu eta tresnak erabiltzen jakitea.

d) Kudeaketa-tresnetan prestakuntza eta esperientzia izatea (SAP, karteldegia, langileak kudeatzeko sistemak, APPCC autokontrol-sistemak) eta informatika-ezagutzak erabiltzaile-mailan.

e) Dietetika eta elikaduran heziketa izatea.

Lanpostu honetan aritzeko interesgarriak eta baliagarriak diren beste merezimendu batzuk aurkeztu ahal izango dira.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetzako Arabako Errioxako ESIko Langileen Zuzendaritzara bidaliko dituzte eskabideak (Gasteiz-Logroño errep., 59. km, 01309 Guardia, Araba).

Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.

Interesdunek goian adierazitako Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Eskakizunak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Aintzat hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu beharko aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko. Epaimahaiburua zuzendari gerentea izango da edo eskuordetza ematen dion pertsona, eta batzordekideak Erizaintzako zuzendaria eta Langileen zuzendaria (idazkari ere arituko da) izango dira.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da.

Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ezta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedura amaitzeko ebazpena.

Hemen hasten den prozedurari (lanpostuaren esleipena edo berau hutsik geratzea) Osakidetzako Arabako Errioxako ESIko zuzendari gerentearen Ebazpenaren bidez emango zaio amaiera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osakidetzaren intraneten eta webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Laguardia, 2020ko abenduaren 23a.

Arabako Errioxako ESIko zuzendari gerentea,

CARLOS RUIZ DE VERGARA LAORDEN.


Azterketa dokumentala