15. zk., 2021eko urtarrilaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
338
EBAZPENA, 2020ko abenduaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2020ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez egin zen (2020-09-28ko BOE eta 2020-10-08ko EHAA).
2020ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez (2020-09-28ko BOE eta 2020-10-08ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Fabrizio Titone jauna (AIZ: ***4889**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Jakintza arloa: «Erdi Aroaren Historia». Kodea: TUC8/1-D00351-18. Saila: Filologia eta Historia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Erdi Aroaren Historia II: Europa Feudala».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2020ko abenduaren 21a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.