Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2021eko urtarrilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
334

368/2020 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez adierazten den María Olatz Ibarra Barrueta andreak Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Farmaziako atalburuaren lanpostua utziko duela, aurrerantzean beste lanpostu bat beteko baitu.

Uribeko ESIko zuzendari gerenteak maiatzaren 23an emandako 247/2017 Ebazpenaren bidez, María Olatz Ibarra Barrueta andrea Uribeko ESIko Farmaziako atalburu izendatu zuen, aldi baterako.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, zuzendari honek hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– María Olatz Ibarra Barrueta andreari Uribeko ESIko Farmaziako atalburu lanpostuari dagozkion funtzioen esleipena kentzea, aurrerantzean beste lanpostu bat beteko baitu, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko abenduaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Uribeko ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpena EHAAn eta Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Urduliz, 2020ko abenduaren 18a.

Uribeko ESIko zuzendari gerentea,

M.ª LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala