Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2021eko urtarrilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
330

17/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 19koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko urtarrilaren 19an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– María Elena Pérez Barredo andrea Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuorde izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko urtarrilaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala