Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2021eko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
318

IRAGARKIA, 2020ko abenduaren 10ekoa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, 748/2020-E administrazioarekiko auzi-errekurtso laburtuan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, 748/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da, prozedura laburtuaren bidez, Justizia Administrazioko zuzendariaren 2020ko ekainaren 30eko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa presuntzioz ezestearen aurka. Ebazpen horren bidez, lan-poltsak ireki ziren Euskal Autonomia Erkidegoaren zerbitzuan jarduteko aldi baterako langile-beharrak betetzeko (2020ko uztailaren 9ko EHAA).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori. Bederatzi egun izango dira horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeenak nor diren ez dakigu, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 10a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala