Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2021eko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
309

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 11koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduan ezarritako laguntzak 2020ko ekitaldian jasoko dituzten erakunde onuradunen zerrenda; aipatutako agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten da 2020ko ekitaldirako.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, ebazpen honen bidez onuradunen zerrenda argitaratuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak iragartzen eta arautzen dira 2020ko ekitaldirako.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Xedea.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduan ezarritako laguntzei dagokienez, 2020ko ekitaldian onuradun izan diren erakundeen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten da 2020ko ekitaldirako.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 11.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala