Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2021eko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
306

AGINDUA, 2020ko abenduaren 17koa, Osasuneko sailburuarena, Isabel Carmen Octavio Uranga andrea Osasun Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuta, kargu-uzte hau sinatzen dut:

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Isabel Carmen Octavio Uranga andrea Osasun Saileko osasun-programetako eta herritarrekiko harremanetarako aholkulariaren kargutik (5273 kodea, 1 dotazioa) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Dekretu honek 2020ko abenduaren 31n izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 17a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala