Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2021eko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
218

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 69/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza arloko 1. zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 229/2011 konkurtso arrunta. Etj. 69/2015 (0659/11 intzidentziaren ondoriozkoa).

Alderdi exekutatzailea: Jesus Verdes Lezana (konkurtso-administratzailea).

Alderdi exekutatua: Eusko Levantear Eraikuntzak II SA eta Deepak Anand (auzi ihesean).

Gaia: 171/2012 epaia betearaztea, 2012-09-10ekoa.

Betearazpen horretan ebazpen 2 eman dira: batetik, 2016-06-14ko autoa, Eusko Levantear Eraikuntzak II SA eta Deepak Anand enpresei dagokienez betearazteko agindu orokorra ematen duena eta, bestetik, 2016-06-14ko dekretua, betearazteko neurri zehatzak ezartzen dituena.

Ebazpen horien xedapen-zatian honako hau jasotzen da:

XEDAPEN-ZATIA: 2016-06-14ko AUTOARENA

1.– Betearazteko agindu orokorra eman da Jesus Verdes Lezama konkurtso-administratzailearen alde (alderdi exekutatzailea) eta Deepak Anand eta Eusko Levantear Eraikuntzak II SA enpresen aurka (alderdi exekutatua).

Modu solidarioan agindu da betearazpena zordunen aurka.

2.– Betearazpenaren zenbatekoa: 59.499.166,02 euroko printzipala gehi beste 19.092.711,83 euro interes eta kostuak ordaintzeko, geroko likidazioa eragotzi gabe.

3.– Jakinarazi bedi ebazpen hau, PZLaren 553. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ebazpen hau irmoa da eta beronen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu (PZLaren 551.4 artikulua). Nolanahi ere, zordunak agindutako betearazpenaren aurka ager daitezke, auto hau jakinarazi eta hurrengo hamar egunen barruan.

Horrela erabaki eta izenpetzen du epaileak.

Honen fede ematen dut:

Epailearen izenpea.

Justizia Administrazioaren letraduaren izenpea.

XEDAPEN-ZATIA: 2016-06-14ko DEKRETUARENA

1.– Alderdi exekutatzaileak ondasunik izendatu ez duenez, alderdi exekutatuaren ondasun eta eskubideak enbargatu behar dira, betearazpena agintzea eragin duten kopuruak estaltzeko adinako kopuruan.

2.– Alderdi exekutatuari eskatuko zaio betearazpenaren zenbatekoa estaltzeko nahikoa ondasun eta eskubide dituela adieraz dezan, enbargoa egiten den unean batzorde judizialean edo, bestela, bulego judizialean gehienez ere hogei eguneko epean. Hala denean, zamak eta kargak adieraziko dira, bai eta, higiezinen kasuan, okupatuta dauden, nork okupatzen dituen eta zein titulurekin.

Errekerimendua egitean zehapenen exekutatuari ohartaraziko zaio gutxienez desobedientzia larria ezar dakiokeela baldin eta ondasunen zerrenda aurkezten ez badu, zerrendan bereak ez diren ondasunak sartzen baditu, enbarga daitezkeen bere ondasunak sartzen ez baditu edo ondasunek izan ditzaketen zamak eta kargak zehazten ez baditu. Horrez gain, errekerimenduari behar bezala erantzun ezean, aldizka isunak jarri ahal izango zaizkiola ohartaraziko zaio.

3.– Alderdi exekutatuaren ondarea ikertzeari dagokionez, bidal bedi ofizioa Erregistroko Kontsulta Zerbitzura, haren ondasunak iker ditzan.

4.– Alderdiei ohartarazi behar zaie bulego judizial honi jakinarazi behar diotela prozesu hau gauzatu bitartean gertatzen den edozein egoitza-aldaketa (PZL, 155.5 artikuluko lehen paragrafoa).

5.– Betearazpena baimentzen eta agintzen duen autoa eta dekretu hau, betearazpen-demandaren kopiarekin batera, aldi berean jakinaraziko zaizkio exekutatuari edo, egoki denean, hura ordezkatzen duen prokuradoreari; edozein unetan exekuziora ager daitekeela jakinaraziko zaio, eta, kasu horretan, haren araberakoak izango dira geroko jarduketak.

Prokuradorearen bitartez eta letraduak lagunduta agertu beharko da.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: betearazteko agindu orokorra eman duen epaitegian berrikuspen-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtsogilearen ustez zer arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 551.5 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 2195. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-zenbateko hori kontsignatu izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala dekretatzen eta sinatzen dut.

Deepak Anand exekutatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi da, ETJ 69/2015 prozeduran 2016-06-14ko autoa eta 2016-06-14ko dekretua jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2019ko azaroaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala