Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2021eko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
212

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 15ekoa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2020. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion, gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko azaroaren 27ko Aginduaren babesean.

Kontuan hartu da Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2019ko azaroaren 27ko Aginduaren 18.2 artikuluak.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Argitaratzea Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren, 2019ko azaroaren 27ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda. Lehenengo eranskinean daude jasota.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 15a.

Gazteriako zuzendaria,

AGURTZANE LLANO CUADRADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala