Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2021eko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
204

1904/2020 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Lander Hijona Muruamendiaraz jaunari Arabako Unibertsitate Ospitaleko Osasun-prestakuntza Espezializatuko ikasketaburuaren eginkizunak esleitu zaizkion, lanaldiaren % 60ko dedikazioarekin.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 236/2020 Ebazpenaren bidez, Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratua) Osasun-prestakuntza Espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen, eta 2020ko ekainaren 16ko EHAAn argitaratu zen.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 937/2020 Ebazpenaren bidez, hautaketa-prozesuko batzordea izendatu zen, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Arabako Unibertsitate Ospitaleko Osasun-prestakuntza Espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko. Aipatutako Ebazpena 2020ko urriaren 1eko EHAAn argitaratu zen.

Hautaketa Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratu eta izendapen-proposamena egin ondoren, bidezkoa da Osakidetzako Arabako Unibertsitate Ospitaleko Osasun-prestakuntza Espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak Lander Hijona Muruamendiaraz jaunari esleitzea.

Bat etorriz arau hauetan ezarritakoarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 3. arau komuna; lanpostu funtzionalak arautzen dituena uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena –bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. atalak jasotakoak– eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema arautzen duen martxoaren 6ko 34/2012 Dekretua,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratua) Osasun-prestakuntza Espezializatuko Ikasketaburuaren eginkizunak esleitzea Lander Hijona Muruamendiaraz jaunari, lanaldiaren % 60ko dedikazioarekin.

Bigarrena.– Eginkizun-esleipen hau indarrean sartuko da 2021eko urtarrilaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun-prestakuntza Espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoari jarraituz.

Hirugarrena.– Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko 2003ko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10. artikuluaren arabera, ikasketaburuei dagozkien eginkizunetan aritzeak kudeaketa klinikoan aritzea esan nahi du, eta horren ondorio zuzena izango da jardunean egindakoak eta izandako emaitzak ere aldiro ebaluatzea; Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun-prestakuntza Espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, lau urtean behin.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren webgunean argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Interesdunari, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari eta Zuzendaritza Nagusiari Ebazpen honen berri ematea.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari hilabeteko epean, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 14a.

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea.
E (811/2020 Ebazpena, ekainaren 25eko, Ordezkapena eta sinadura eskuordetzea).

Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoa,

ENRIQUE GUTIÉRREZ FRAILE.


Azterketa dokumentala