Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2021eko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
203

1491/2020 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Jose Angel Navarrina Martinez jauna aldi baterako izendatu da, lau urterako eta luzatzeko aukerarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko atalburu sanitario, espezialitate honetan: Obstetrizia eta Ginekologia (Obstetrizia atala).

Otsailaren 6ko 104/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atalburu sanitarioaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Obstetrizia eta Ginekologia (obstetrizia atala).

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Jose Angel Navarrina Martinez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atalburu sanitario, espezialitate honetan: Obstetrizia eta Ginekologia (obstetrizia atala).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jose Angel Navarrina Martinez jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atalburu sanitario izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Obstetrizia eta Ginekologia (obstetrizia atala).

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2020ko abenduaren 4a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdeko ESIari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Donostia, 2020ko abenduaren 9a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-kudeatzailea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala