Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2021eko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
202

1968/2020 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Oscar Ruiz Gonzalez jauna zeladoreen arduradun (Erretena eta Larrialdiak) izendatu da, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

Abuztuaren 24ko 1265/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan Zeladoreen Arduradun (Erretena eta Larrialdiak) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Balorazio Batzordeak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Oscar Ruiz Gonzalez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Zeladoreen Arduradun (Erretena eta Larrialdiak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oscar Ruiz Gonzalez jauna izendatzea zeladoreen arduradun (Erretena eta Larrialdiak) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honi dagokionez, ondorioetarako data hau izango da: 2020ko abenduaren 1a.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez, dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak titular moduan kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Bostgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Barakaldo, 2020ko azaroaren 30a.

Lanpostu hutsagatik, zuzendari gerentearen urtarrilaren 1eko, 3/2015 Ebazpen bidez.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoa,

EDURNE OMAETXEBARRIA LEGARRA.


Azterketa dokumentala