Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2021eko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
200

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2020ko abenduaren 4koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez bosgarren aldiz aldatzen baita larrialdiei aurre egiteko euskal sistemaren taktika operatiboak onartzen dituen agindua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira, 2020ko abenduaren 4ko Aginduan, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez bosgarren aldiz aldatzen baita larrialdiei aurre egiteko euskal sistemaren taktika operatiboak onartzen dituen agindua. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Zioen azalpeneko seigarren paragrafoan, 2020/5415 (7/1) orrialdean,

honako hau dio:

«Taktika operatiboak berregiteko orduan, inplikatutako erakundeen eta entitate publiko eta pribatuen lankidetza izan da, betiere 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bateginaren 25. eta 26.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, taktika operatibo berriek Euskadiko Babes Zibilerako Batzordearen aldeko irizpena jaso zuten, 2019ko abenduaren 18an».

Baina hau esan behar du:

«Taktika operatiboak berregiteko orduan, inplikatutako erakundeen eta entitate publiko eta pribatuen lankidetza izan da, betiere 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bateginaren 41 eta 42 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, taktika operatibo berriek Euskadiko Babes Zibilerako Batzordearen aldeko irizpena jaso zuten, 2019ko abenduaren 18an».


Azterketa dokumentala