Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2021eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
197

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduaren eskubidea iraungitzeko prozedura baten barruko entzunaldiaren izapidea jakinarazteko.

Aprobetxamenduaren titularraren jakinarazpen-helbidea ezezaguna denez, honako iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 113. artikuluan jasotzen duen entzunaldiaren izapidea bete behar da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluarekin eta horrekin bat datozen artikuluekin bat etorriz.

Interesdunek hamabost eguneko epea dute, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak egin eta dokumentuak aurkezteko.

Epe horretan, Uraren Euskal Agentziaren Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegora joan daitezke espedientea aztertzeko (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, Bilbao).

Hau guztia argitaratzen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakinarazpentzat har dezaten.

Ebazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 19a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala