Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2021eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
193

IRAGARKIA, 2020ko abenduaren 23koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortzeko eskaeren ebazpenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan ager daitezke (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz), bost eguneko epean, ebazpenek zer dioten jakiteko, eta, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango dute Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 23a.

Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala