Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2021eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
190

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira 2020. urteko laguntza eskatzeko Oinarrizko Ordainketarako Eskubideen (OOE) transferentzia baimentzen duten ebazpenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan dituzue eskuragarri (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 15a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala