Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2021eko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
169

1993/2020 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez María Helena Guerra Peñagaricano andreari Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Deustu-Arangoitikoko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak esleitzen zaizkion.

1412/2020 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitarioko Deustu-Arangoitikoko Lehen Mailako Arretako Unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, María Helena Guerra Peñagaricano andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitarioko Deustu-Arangoitiko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Helena Guerra Peñagaricano andreari esleitzea Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitarioko Deustu-Arangoitikoko Lehen Mailako Arretako Unitateburu eginkizunak.

Bigarrena.– María Helena Guerra Peñagaricano andreak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Ez du ekarriko, inolaz ere, Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2020ko abenduaren 7tik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2020ko abenduaren 10a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala