Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2021eko urtarrilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
77

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 20koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako langileen plantillak lanpostu-zerrenda berriaren arabera egokitzeko prozesuaren behin betiko emaitza; maisu-maistren kidegoaren kasuan, soilik jaso dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuak bete ditzaketen langile ukituak.

Apirilaren 16ko 86/2002 Dekretua (apirilaren 19ko EHAA) urriaren 10eko 198/2006 Dekretuak (urriaren 25eko EHAA) eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuak (abuztuaren 14ko EHAA) aldatu zuten; bada, 86/2002 Dekretuak, alde batetik, irizpideak ezarri zituen, lanpostu-zerrendak, ikasturtez ikasturte, unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako zein irakaslerengan izango zuen eragina zehazteko –maisu-maistren kidegoa alde batera utzita–, eta, bestetik, irakasleak zentroetan berriro atxikitzeko prozesua arautu zuen. Hori guztia, jakina, ikastetxe publikoen plantilla ikasturte bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoaren errealitate akademiko, demografiko eta soziolinguistiko aldakorrera egokitzeko asmoz.

Beste alde batetik, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuaren bidez (1999ko urtarrilaren 19ko EHAA), lanpostu-zerrendetako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten zieten zehazteko irizpideak ezarri ziren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailei zegokienez.

Azaroaren 19ko 182/2019 Dekretuaren bidez (azaroaren 26ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako –maisu-maistren kidegoa alde batera utzita– lan-legepeko irakasleentzat eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostu-zerrenda onartu zen, 2019-2020 ikasturterako.

Dekretu horretan azaltzen da, halaber, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako zer lanpostu bete ditzaketen maisu-maistren kidegoko funtzionarioek.

Aipaturiko arauetan jartzen duena betetzearren, langileak berratxikitzeko prozesua egin da ukitutako ikastetxeetan. Horretarako egindako bileraren baitan gauzatu da prozesu hori, eta bileren aktetan dago jasota prozesuaren emaitza.

Akta horiek eskuartean, zuzenketak egiaztatu ondoren edo atzeman diren akatsak konpondu ondoren, bidezkoa da orain prozesuaren behin betiko emaitzaren berri ematea. Eta horretarako da, hain zuzen ere, agindu hau.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Argitara ematea prozesu honen behin betiko emaitza: lanpostu-zerrenda berriaren arabera egokitzea Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako sare publikoko langileen plantillak; maisu-maistren kidegoaren kasuan, soilik jaso dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuak bete ditzaketen langileak. Honako agiri hauek erabiliko dira horretarako:

a) I. eranskina: lekuz aldatu diren pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostutik aldarazi dituzten, lanpostu horren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data; zein fasek ukitu dituzten, eta atxikipen-mota.

b) II. eranskina: ezabatuen zerrenda.

c) III. eranskina: beste lanpostu batera berratxikitako pertsonen zerrenda. Honako hauek adierazten dira horiei buruz: zein lanpostura berratxiki dituzten, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data zehaztuz; prozesuaren zein fasetan berratxiki diren, eta atxikipen-mota.

d) IV. eranskina: aurreko prozesuetan lekuz aldatu eta, orain, atzera plazaren erabateko titulartasuna lortu dutenen zerrenda. Behin betiko destinoko plazaren espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data ere zehaztu dira, baita prozesuaren zein fasetan parte hartu duten eta atxikipen-mota ere.

e) VII. eranskina: prozesuan parte hartu duten maisu-maistren zerrenda, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako lanpostuei dagokienez.

2.– Langileak birbanatzeko prozesu honek 2020-2021eko ikasturtearen hasieratik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntzako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 20a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala