Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2021eko urtarrilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
65

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2020ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez egin zen (2020-09-28ko BOE eta 2020-10-08ko EHAA).

2020ko irailaren 16ko Ebazpenaren bidez (2020-09-28ko BOE eta 2020-10-08ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Noemi Peña Miguel andrea (NAN: ***4668**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1-D00090-27. Jakintza arloa: «Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea». Saila: Finantza Ekonomia I. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: Osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Kostuen Kontabilitatea».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2020ko abenduaren 10a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala