Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2021eko urtarrilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
64

1417/2020 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Natividad Sáenz Zubiaga andrearen izendapena aldatzen den, eta, aurrerantzean, Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako zuzendariordea izango den.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 1007/2013 Ebazpenaren bidez, María Natividad Sáenz Zubiaga andrea izendatu zuten Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariordea lanpostua betetzeko (2013ko abuztuaren 14ko EHAA 154. zk.).

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko otsailaren 5eko Akordioaren bidez, Zuzendaritza Nagusiaren egitura aldatzea onartu zen. Giza Baliabideen Zuzendaritzaren berrantolaketari dagokionez, Giza Baliabideen Zuzendariordetzaren izena aldatu eta, aurrerantzean, Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetza deituko da, eta Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetza eta Hautaketa eta Horniketaren Zuzendariordetza sortu dira.

Aurrekoa ikusita, aldatu egin behar da María Natividad Sáenz Zubiaga andrearen izendapenaren izena; beraz, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea onartzen duen ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak emandako eskumenen babesean, Zuzendaritza Nagusi honek, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Aldatzea María Natividad Sáenz Zubiaga andrearen izendapenaren izena; izan ere, aurrerantzean, Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako zuzendariordea izango da.

Bigarrena.– Ebazpen hau indarrean jarriko da behean adierazitako dataren hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala