Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

258. zk., 2020ko abenduaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5537

EBAZPENA, 2020ko azaroren 20koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntza EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1989ko maiatzaren 22an, 161 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuetan aldaketak aurkeztu dira orain.

Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzak, 2020ko urtarrilaren 30ean egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, Federazioaren Estatutuetan aldaketak onartzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluen erredakzioa honela geldituko da:

– «3. artikulua. Arrantza eta Kasting-eko Euskal Federakuntzaren helbidea ondorengoa da: Anoeta Pasealekua 1, Donostia / San Sebastián, PK: 20014, Gipuzkoako Lurralde Historikoan.»

– III. TITULUA. III. KAPITULUA. LEHENDAKARIA.

«37. artikulua.– Lehendakaria berriz hautatu dezakete, baina agintaldien muga hogei urtekoa edo bost agintaldikoa izango da. Hala eta guztiz ere, aurreko agintalditik lau urte edo agintaldi bat igaro eta gero hautaketa edo izendatze prozesu berrietara aurkeztu ahal izango da.

Beste hautagairik ez badago, eta estatutu hauetan zehaztutako agintaldien muga bukatu bada, kargua uzten duen lehendakariak berriz aurkezteko aukera izango du.»

– XIII. TITULUA. EMAKUKEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNA.

«103. artikulua.– Arrantza eta Kasting Federakuntzaren Estatutuak beti egongo dira emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen araudiaren eta sexu-arrazoiengatiko diskriminaziorik ezaren mende.»

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 20a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala