Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

258. zk., 2020ko abenduaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5536

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 2koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira dirulaguntza izango duten jardueren zerrenda eta dirulaguntza ukatu zaien eskaeren zerrenda; dirulaguntzak esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako dira, eta laguntza-eskaerak Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Aginduaren babespean aurkeztu dira.

Agindu horretan egiten da 2020ko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusita dagoena.

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 13. artikuluan ezarritakoa betez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariari dagokio dirulaguntzak ematea edo ukatzea ebaztea eta EHAAn argitaratzeko agintzea, Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren.

Interesdunei ebazpena jakinarazi zaie, eta orain EHAAn argitaratzea da bidezkoa.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Guztiek jakin dezaten, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko otsailaren 12ko Aginduan deitutako esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerei dagokienez, honako hauek argitara ematea: alde batetik, emandako dirulaguntzen zerrenda, I. eranskinean, eta, bestetik, ukatutako eskaeren zerrenda, II. eranskinean. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako deialdia egiten da 2020rako.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 2a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARIA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala