Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2020ko abenduaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5442

ERABAKIA, 2020ko urriaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Erakunde Zentralaren egitura aldatzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta, bereziki, dekretu horren lehenengo xedapen gehigarrian esleitutako eskumenen arabera, «zuzendaritza eta kudeaketako organoak behin eratu ondoren, langileria egituratzeko eta antolatzeko behar diren erabakiak hartu ahal izango ditu»; eta I. eranskineko 8. artikuluak ezartzen duenez, Administrazio Kontseiluari dagokio, besteak beste «Ente publikoaren antolakunde nagusiak aurrera egiteko behar duen egitura organikoa eta jardun–arauak onartzea, zuzendari nagusiaren proposamenez eta Estatutuetan ezarritako arauekin bat, bai eta ente publikoaren zerbitzu sanitarioen erakundeak garatzearren, arauak eta irizpideak ematea, Estatutuetan ezarritakoaren ildotik.»

Kontuan hartuta, azken hamarkadan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak bultzatutako arreta integratuaren ereduaren helburua euskal osasun-sistemak ematen dituen bi arreta-modalitateak, hau da, lehen mailako arreta eta ospitaleetako arreta, zerbitzu-erakunde bakar batean integratzea dela, eta horrek asistentzia-prozesu osoaren ikuspegi integrala izatea ahalbidetzen duela.

Kontuan hartuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua jakitun dela lehen mailako arreta funtsezkoa dela osasunaren prebentziorako eta, eta horri esker, lehen mailako arretan osasun-arazo gehienak konpontzen dituela, ospitale-eremua kasu konplexuetarako gordeaz, eta osasun mentaleko sarearekin, gizarte-zerbitzuekin eta osasun publikoko sarearekin koordinatuta jardunez.

Kontuan hartuta, gaur egun erronka handiei egin behar diegula aurre, hala nola kontzentrazio demografikoari, biztanleriaren zahartzeari, kronikotasunaren kudeaketari, patologia anitzen agerpenari eta gaixotasun berriei aurre egiteko erronkari, hala nola COVID-19ari, aurrerapen teknologiko handiko testuinguru batean, arreta lantzeko beste eredu batzuen bultzadarekin batera.

Kontuan hartuta, horretarako, beharrezkoa dela egungo Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza berrantolatzea, egungo Asistentzia Sanitarioko Zuzendariordetza aldatzea aurreikusten da, eta aurrerantzean Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetza izango da. Era berean, Zuzendariordetza berri bat sortzea aurreikusten da: Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetza.

Hortaz, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak, adierazitako xedeak aintzat hartuz, eta estatutu sozialen 8.5 artikuluak esleitzen dizkion eskumenak baliatuz, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak aurkeztutako proposamena onartzea. Eranskinean itsasten da proposamenari dagokion organigrama eta proposamen horren bidez erakunde zentralaren gaur egungo egitura aldatzen da, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren berrantolaketari dagokionez, honela: oraingo Asistentzia Sanitarioko Zuzendariordetzaren izena aldatzen da, eta aurrerantzean Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetza izango da; gainera, Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetza sortzen da.

Bigarrena.– Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari baimena ematea, bere eskumenen esparruan, Administrazio Kontseilu honi aurkeztutako memoriarekin bat datorren egitura berria garatu eta gauzatzeko dagozkion neurriak har ditzan.

Hirugarrena.– Indarrik gabe uztea erabaki honen bidez onartutakoarekin bat ez datorren beste edozein antolaketa-egitura.

Laugarrena.– Erabaki honek onartzen den egunaren biharamunetik izango du eragina. Bidal bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira, argitara dadin; hala ere, jakinaraz bekie Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde zentrala osatzen duten zuzendariordetza guztiei, dagozkion ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala