Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

253. zk., 2020ko abenduaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5438

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 1306/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 1306/2014 prozedura.

Demandatzailea: Rode del Carmen Luquez.

Prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias.

Demandatua: Abel Armando Corea Cordoba.

Prokuradorea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

218/18 epaia, 2018-05-11koa, seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 1306/2014 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Rode del Carmen Luquez andreak eskatuta, Abel Armando Corea Cordoba jaunaren aurka.

Abel Armando Corea Cordoba demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ezin izan zaio jakinarazpena egin, eta, beraz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala