Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2020ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5375

1358/2020 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Paziente Hauskor eta Eriondokoen Kudeaketa Klinikoko Unitateburu lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin den.

Donostialdeko ESIko Paziente Hauskor eta Eriondokoen Kudeaketa Klinikoko Unitateburu lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Zuzendaritza Gerentzia honek lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du, honako hauetan xedatutakoaren arabera: Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikulua, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua. Aintzat hartuko dira aurrekoak eta honako oinarri hauek

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan langile finkoak izatea (estatutupekoak, funtzionarioak edo lan-legepeko kontratudunak) eta lanpostua jabetzan izatea A1 lanbide-taldean.

b) A1 lanbide-taldeari dagokion titulazioa izatea.

c) Gutxienez 4 urteko lanbide-esperientzia A1 lanbide-taldean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetzako Euskara Planeko gainerako baldintzak.

Gerentziako Zuzendaritzaren menpe, Burutza horren berezko eginkizunen ardura zuzena izango du, besteak beste:

– Unitatearen plan estrategikoa edo kudeaketa-planak koordinatzea eta kudeatzea.

– Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuaren Zuzendaritzarekin kudeaketa-kontratua negoziatzea.

– Kudeaketa Klinikoko Unitateko kudeaketa-taldea zuzentzea.

– Kudeaketa Klinikoko Unitatearen asistentzia-jarduera zuzentzea.

– Ospitaleko gainerako unitateekiko harremanak koordinatzea, bai eta unitatearen estrategia behar bezala garatzeko behar diren ospitalez kanpoko gailuekiko harremanak ere.

– Unitateari atxikitako pertsonak planifikatzea eta antolatzea.

– Esleitutako aurrekontua eta unitateari esleitutako beste baliabide fisiko batzuk kudeatzea, Zuzendaritzarekin adostutako kudeaketa-dokumentuetan edo kontratuetan jasotako baldintzen arabera.

– Unitateko planak osatzen dituzten prestakuntza- eta irakaskuntza-jarduerak zuzentzea.

2.– Kontuan hartu beharreko merezimenduak.

– Asistentziaren kudeaketari buruzko prestakuntza.

– Taldeen kudeaketari buruzko prestakuntza.

– Prestakuntza eta esperientzia informazio klinikoko sisteman, eta osasun-kudeaketarako asistentzia-adierazleen analisian eta ebaluazioan.

– Kudeaketan esperientzia.

– Lan-eskarmentua KKUan bertan.

Elkarrizketa pertsonal bat eskatu ahal izango da izangai bakoitzarekin, eskatutako lanposturako egokia den ebaluatzeko.

Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu hori betetzeari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.

4.– Eskabideak aurkezteko epea.

Interesdunek Osakidetzako Donostialdeko ESIko Pertsonen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek Donostialdeko ESIko Pertsonen Zuzendaritzara (Begiristain doktorearen pasealekua, z.g. 20014 Donostia. Gipuzkoa) bidali beharko dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin, «curriculum vitae» dokumentatuarekin batera. Agiriek honela egon behar dute:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionarioen edo estatutupeko langileen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.

– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta agertzen diren alderdiak; kasu horretan, eskabidean jaso beharko da hala dela.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta hautagaiei jakinaraziko zaie.

Batzordeak, egin beharreko eskabideak aztertu ondoren, izangaiei jakinaraziko zaizkien eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du.

Izangaiak baloratu ondoren, proposamena egingo da, izendapena formalizatzeko. Epaimahaiak, txosten arrazoitua egin ondoren, hutsik uztea proposatu ahal izango du, baldin eta izangaiek ez badituzte eskatutako baldintzak betetzen.

Batzordearen bilkura bakoitzaren akta egingo da. Bertan, aurkeztutako izangaiek egindako eginbide osagarriak jasoko dira (eginbiderik badago), bai eta lanpostua horietako bati esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia hutsik uzteko kontuan hartu diren arrazoiak ere.

6.– Hautatzeko prozedura.

Inola ere ezingo dira merezimendutzat hartu deialdia EHAAn argitaratzen den egunean aurkezten ez direnak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedura amaitzen duen ebazpena.

Hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea) Osakidetzako Donostialdeko ESIko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), intranetean eta Osakidetzaren web-orri korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko azaroaren 20a.

Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala