Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2020ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5368

1351/2020 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Carlos Emilio Yeregui Alvarez jauna Farmaziako Zerbitzuan Administrazio talde-buru izendatu da, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

1054/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan Farmaziako zerbitzuan Administrazio talde-buru lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia onartu zen.

Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Carlos Emilio Yeregui Alvarez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, izendapen aske bidez, Farmaziako zerbitzuan Administrazio talde-buru Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Carlos Emilio Yeregui Alvarez jauna izendatzea Farmaziako zerbitzuan Administrazio talde-buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2020ko azaroaren 19tik aurrera izan ditu ondorio ekonomikoak eta administrazio-arlokoak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatzea, baina edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eustea. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokienez. Atxikipen horrek kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdeko ESIari jakinaraziko zaie.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko azaroaren 19a.

Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala