
249. zk., 2020ko abenduaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (363 KB - 18 orri.)
- EPUB (664 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
5352
IRAGARKIA, 2020ko azaroaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria izapidetzeko prozeduren 4929. zenbakiko jakinarazpenei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Urriaren 1eko aipatutako 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren dagokion bulegoan ager daitezela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 5 eguneko epean, jakinarazpen pertsonala egiteko.
Epe hori igaro, eta agertuko ez balira, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen mugaegunaren biharamunetik aurrera.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 23a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.
RSS