Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2020ko abenduaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5252

IRAGARKIA, Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 2017ko aurrerakin iraunkorra modu bidegabean ordaindu dela adierazten da, eta itzultzeko agintzen da.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat jakinarazpen indibidual gisa balioko du, honako ohar hauekin:

1.– Espedientea eta ebazpen proposamenaren testu osoa eskuragarri ditu Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.

2.– Interesdunak hilabeteko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, 480 euroko zenbatekoa itzultzeko, IBAN ES42 20950611051090956854 banku-kontuetan sartuta, eta adierazi behar zaio, horrela egiten ez badu, ebazpena irmoa denean, espedientea agentzia betearazleari igorriko zaiola, premiamendu-bidetik edo zuzenbidez prozesatzen den beste edozein bidetatik kobra dezan.

3.– Interesdunak hilabeteko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 10a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala