Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2020ko abenduaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5248

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 2koa, Kulturako sailburuordearena, 2020. urtean kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak jakinarazten dituena (Bitartez deialdia).

2020ko uztailaren 20ko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 30eko Agindua, kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak emateko arauak ezartzen zituena.

Agindu horren 13.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 30eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunen zerrenda jendaurrean jartzea. Zerrenda hori ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 2a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala