Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2020ko abenduaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5247

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 26koa, Kulturako sailburuordearena, 2020ko ekitaldian praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako dirulaguntzak jakinarazten dituena (Sorgune deialdia).

2020ko uztailaren 6ko EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 23ko Agindua, praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako dirulaguntzak emateko arauak ezartzen dituena.

Agindu horren 14.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 23ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jendaurrean jartzea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 26a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

ERANSKINA
EMANDAKO DIRULAGUNTZEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala