Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2020ko abenduaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5246

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 17koa, Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez ebazten baita Berantevillako nukleoan, Berantevillako udal-mugartean (Araba), gas propano kanalizatua hornitzeko eta banatzeko administrazio-baimenen eskaeretarako lehia-prozedura.

Espediente zk: 01-CG-Y-2020-00004.

AURREKARIAK

1.– 2020-08-26an, Ned Suministro GLP SAU-k administrazio-baimena eskatu zuen petrolioaren gas likidotuak (PGL) gordailu finkoan biltegiratzeko eta gas propano kanalizatua banatzeko sarerako Berantevillako nukleoan, Berantevillako udal-mugartean (Araba). Eremu horretan, orain arte, ez da banatzen gas erregai mota hori.

2.– Kanalizazio bidez gas erregaiak banatzeko eta garraiatzeko instalazioei buruzko administrazio-baimenen prozeduren ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan, Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta Petroliotik likidotutako gasak banatzeko jardueraren erregelamendua onartzen duen irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren ondorioetarako, dagokion eskabidea jendaurrean jarri zen, lehia-prozeduraren barruan, iragarkia 2020ko urriaren 14ko ALHAOn eta 2020ko urriaren 7ko EHAAn argitaratuta.

3.– Erregelamendu bidez aurreikusitako epean ez da alegaziorik aurkeztu, ezta lehia-prozeduraren barruan baimen-eskaera gehiagorik ere.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Gasa banatzeko sareak eraiki aurretik administrazio-baimena eskatu beharra honako hauetan dago xedatuta: Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legea; gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua; gas-erregaiak erabili eta banatzeko arautegi teknikoa onartu zuen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua; eta Kanalizazio bidez gas erregaiak banatzeko eta garraiatzeko instalazioei buruzko administrazio-baimenen prozedurei buruzko ekainaren 9ko 76/2020 Dekretua.

2.– Urriaren 7ko 34/1998 Legeak deklaratzen du onura publikokoak direla lege bereko IV. tituluak aipatutako instalazioak, hau da, hodi bidez gas-erregaia banatzeko instalazioak.

3.– Ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuak, kanalizazio bidezko gas erregaiak banatzeko eta garraiatzeko instalazioei buruzko administrazio-baimenen prozedurei buruzkoak, ezartzen du eremu geografiko berri bateko baimen-eskaerak lehia-prozeduraren mende jarriko direla.

4.– Espedientearen izapidetzean eta edukian egiaztatuta geratzen da arlo horretan ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen direla.

5.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenaren arabera, energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lurralde-ordezkaritzen esku uzten da. Eskuordetza horren bidez, ebazpen hau ematen da.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Arabako lurralde-ordezkariak hau

EBAZTEN DU:

1.– Ned Suministro GLP SAUren alde ebaztea Berantevillako nukleoan, Berantevillako udal-mugartean (Araba), gas propano kanalizatua hornitzeko eta banatzeko lehia-prozedura.

Ebazpen hau ematen da aipatutako 76/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

1) Lehia-prozeduraren ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, Ned Suministro GLP SAU enpresak, ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuaren 11.2 artikuluari jarraikiz, 4.141,24 euroko fidantza eratuko du, bere betebeharrak beteko dituela bermatzeko.

2) Lehiari buruzko ebazpena jakinarazi eta hiru hilabeteko epean, Ned Suministro GLP SAUren aldeko administrazio-baimenaren eta proiektuaren onarpenaren eskaera izapidetuko da, ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuaren 11.3 artikuluari jarraikiz.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 17a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala