Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2020ko abenduaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5243

1354/2020 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zerbitzu Orokorretako (Ikuztegia) talde-arduradun bi lanpostu izendapen askez betetzeko.

Donostialdeko ESIan, hutsik daude Zerbitzu Orokorretako (Ikuztegia) talde-arduradun bi lanpostu. Hori dela eta, Zuzendaritza Gerentzia honek lanpostuak izendapen askeko prozeduraren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du, honako hauen arabera: Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikulua, hirugarren arau komuna; Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua. Halaber, honako hauek hartuko dira aintzat

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko eskakizunak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako eskakizun hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan langile finkoak (estatutupekoak, funtzionarioak edo lan-kontratudunak) izatea eta lanpostua jabetzan izatea D3 / E1 lanbide-taldean.

b) D3 / E1 lanbide-taldeari dagokion titulua edukitzea.

c) D3 / E1 lanbide-taldean, gutxienez, 2 urteko lan-esperientzia izatea.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako eskakizunak.

2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.

– Ikuztegi Zerbitzuaren antolamenduari buruzko ezagutza espezifikoak.

– Lan-taldeak kudeatzeko gaitasuna.

– Euskararen ezagutza. Atal hau 3. puntuan dago.

Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostua betetzeari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hura garatzeko arauetan ezarritakoaren arabera baloratuko da.

4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetzako Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahalko dira.

Interesdunek Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute (Begiristain pasealekua, z/g. 20014 Donostia – Gipuzkoa) eskabidea datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera. Dokumentazioa honelakoa izan behar da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Eskakizunak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Kontuan hartzeko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta agertzen diren alderdiak, nahiz eta hori izangaiaren eskabidean jaso beharko den.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko eskakizunak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

6.– Hautatzeko prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion Ebazpena.

Hemen hasitako prozeduraren amaiera (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), Osakidetzako Donostialdeko ESIko zuzendari gerentearen ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranetean eta webgunean argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean, behintzat.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2020ko azaroaren 19a.

Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
E (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendari gerentea,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala