Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2020ko abenduaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5227

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko animalien ongizatearen arloko prestakuntza- eta gaikuntza-jarduerak arautzen dituen proiektua.

Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak dekretu-proiektu bat egin du Euskal Autonomia Erkidegoan animalien ongizatearen arloko prestakuntza- eta gaikuntza-jarduerak arautzeko. Proiektu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak ezarritakoaren arabera izapidetu behar da.

Aurrean aipatutako Legeak 8.1 artikuluan ezartzen duenaren arabera, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrei entzunaldi-izapidea emango zaie, eta xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Proiektu hori jendaurrean jartzen da, abenduaren 22ko 8/2003 Legeak (xedapen orokorrak egiteko prozedurarenak) 8. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz, eta horretarako nahikoa izango da hogei egun balioduneko epealdia, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Azaldutakoa kontuan hartuz eta apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak ezartzen duenarekin bat etorriz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan animalien ongizatearen arloan prestatzeko eta gaitzeko jarduerak arautzen dituen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Aldi horretan pertsona físiko eta juridiko guztiek, publikoek zein pribatuek, dekretuaren proiektua aztertu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaritzan (Gasteiz, Donostia kalea, 1; PK: 01010) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus), eta nahi dituzten alegazioak, dokumentuak eta froga-agiriak aurkeztu ahal izango dituzte egoitza horietan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 17a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.


Azterketa dokumentala