Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2020ko abenduaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

LIKIDAZIOAN DAGOEN BEASAINGO CAF SAKO ENPLEGATU ETA LANGILEEN SOROSPEN KUTXA
5217

IRAGARKIA, «Likidazio egoeran dagoen Beasaingo CAF SAko Enplegatu eta Langileen Sorospen Kutxa» Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen likidazioari buruzkoa.

Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko 2012ko otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Araudia onartzen duen 2015eko urriaren 27ko 203/2015 Dekretuko 26. artikuluak xedatutakoa betez, honako hau jakinarazi nahi da: Likidazio egoeran dagoen Beasaingo CAF SAko Enplegatu eta Langileen Sorospen Kutxa borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundearen («Erakundea» edo «Sorospen Kutxa») ezohiko batzar nagusiak Erakundea likidatzea erabaki zuen 2020ko azaroaren 24an. Horrek eragina 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izango du eta, horrenbestez, data horren araberako likidazioko amaierako balantzea eta, balantze hori oinarritzat hartuta, likidazio-batzordeak ondarea banatzeko egindako proiektua onartu dira.

Era berean, honako hau jakinarazi nahi da: likidazio-akordioekin lotutako dokumentazioa Erakundearen egoitza sozialean dute interesdunek eskuragarri.

Beasain (Gipuzkoa), 2020ko azaroaren 25a.

Likidazio-batzordeko presidentea,

JON DE LA PUENTE VITINI.


Azterketa dokumentala