Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2020ko abenduaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5211

IRAGARKIA, 2020ko urriaren 16koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zein diren dokumentazio-errekerimenduak honako dekretu hauetan jasotako dirulaguntzak eskuratzeko: 30/2015 Dekretua, martxoaren 17koa eta 121/2018 Dekretua, uztailaren 30ekoa, seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituztenak; baita 177/2010 Dekretua ere, ekainaren 29koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa, martxoaren 17ko 31/ 2015 Dekretuak eta urriaren 22ko 164/2019 Dekretuak jasotzen dituzten aldaketak barne.

Ezinezkoa izan da aipatutako errekerimenduak banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie, eskatutako dirulaguntza zehaztu ahal izateko, haien espedientearekin lotutako zenbait agiri aurkeztu beharko dutela Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 10 eguneko epean, zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela laguntza-eskaeran atzera egin dutela, edota, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa onartzen dutela.

Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako errekerimenduen testu osoa, aipatutako helbidean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 16a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala